XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aitor - Ogei.

Maixu - Ogei eta bost?

Aitor - Ogei ta bost.

Maixua - Ikusten, kaskarra pixka bat zabalduta, zelako erreza dan?

II IRUDIA / LENGOAK eta MATXIN.

Matxin - (Arro dator, mutiko baten jantziak eskuan dakarzala. Mutillei begira, jantziak erakutsiz). Arratsaldeon. Alako baten be jausi da. Emen, maixu jauna, Txomin Kolaxo'ren jantziak.

Maixu - Zeiñenak?

Matxin - Kolaxo'neko Txomin'enak.

Maixu - Ta? Zelan ori?

Matxin - Usain txarra artu dautset mutil batzuei eguerdi ostean. Neuk esan be bai neuretzako: gaur be oneik eskola igesi ibili baietz? Kabillara batek baiño begi zorrotzagoa daukat ba! Eskutatu naz. Geldi neu, geldi, an, molla gaiñean dagozan saredun burdien artean.

Erantzi diranean eta billoiz-billoizik ur ondora dzanga egitera urreratu, batek nire kapela potozorri oneri ezin eutsita ez nau ikusi edo igarri ba? Jakiña, kapela jantzita euki ezik, buru soilla agirian, eta... Iño? Mutillak dira ba eurak olakoetan inguruak ez bigiztatzeko.

Asi dira arin-aringa erropekaz jaube egitera. Ni be bai... eta arin ibili dira, baiña, tximista!, ni be bai. Eta batenak beintzat artu dodaz. Besteak igesi, zentellak alakuak! Txomin'enak dira. Etorri daitela nai ba dau bere antxoa txikia erakusten euren billa.

Maixu - Zegaitik ez dautsazuz alkateari eroan?

Matxin - Alkatiak esan dau ondo zigortuteko. Naiko zeregin daukala berak erriko atso-agurei illetak entzun eta negarrak arintzen, umiei zurtzillo pandangoak garbitzen asi barik.

Maixu @- Kontxo! Ori e? Berak eskuak garbi?. Alkateari esan maixuen zeregiña erakustea dala, eta alkatearena erritar guztiak, zar, gazte eta umeak, danak zaintzea. Zer ba, dana maixuentzat?.